Ezagutu Gaitzazu

Zer da Innobak!?

Innobak! enpresariei eta profesionalei zuzendutako egunkaria da, hainbat gaien berri ematen duena: ekonomia, enpresa, merkataritza, ekintzaileak, ekimen publiko eta pribatuak, enpresa nobedadeak eta berrikuntza, besteak beste.
Gure konpromisoa Barakaldoko enpresentzako bereziki eta Bizkaiko enpresentzako oro har informazioa ikuspegi praktiko eta erabilgarri batetik eskaintzea da.

Inguralde

Inguralde (Barakaldoren garapen sozioekonomikorako erakunde autonomoa) 1992. urtean jaio zen, eta bere helburu nagusia Barakaldoko enplegua, ekintzailetza eta jarduera enpresariala sustatzea da.

Innobak (ehun ekonomikoaren finkatzea), KIUB (Kontsumitzaileenganako arreta) eta Kulturnet (teknologien hedapena) bezalako egitasmoei esker gure herritarren eskualdeko erreferentzi bihurtu gara garapen sozioekonomikoaren alorrean.

Zerbitzu horiez gain, Inguraldek Behatoki Sozioekonomiko bat du, gure errealitate sozioekonomikoaren ezagutza hobetzeko informazioa aztertu eta zabaltzen duena.

Azken urteotan, gure estrategiaren ardatza enpresen eta herritarren berrikuntza sustatzea da, hainbat ekimenen eta programen bidez. Gure ahalegina Gobernu zentralak saritu du Barakaldo Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiri izendatuz. Harrezkeroztik, berrikuntzarekin eta hiria “smart city” (hiri adimendun) bihurtzearekin lotutako proiektu garrantzitsuak sustatzen ari gara.  Egun, Barakaldok eta Madrileko Mostoles hiriak Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien INNPULSO SAREKO lehendakaritza partekatzen dute.

Gure jardueraren albisteak jakin nahi badituzu, jarrai gaitzazu www.inguralde.com helbidearen, Facebook-en, Twitter-en edo Youtube-ren bidez.

Harremana

Inguraldeko egoitza nagusia: Aldapa kalea 3A, 48901 Barakaldo (Bizkaia).

Telefonoa: 944 78 94 00, helbide elektronikoa: periodicoinnobak@inguralde.com

Enplegu-zentroa: Dolores Ibarruri pasealekua, z/g (Bidegorria)

Telefonoa: 944 18 90 44, helbide elektronikoa: inforempleo@inguralde.com

Innobak Ugartebeitia Enpresa Zentroa: Kareaga Industrialdea, Ugartebeitia kalea, 7 (Erretuerto)
Telefonoa: 94497 09 06, helbide elektronikoa: ugartebeitia@inguralde.com / creaempresa@inguralde.com

Innobak El Junqueral Enpresa Zentroa: Kareaga Industrialdea, El Junqueral kalea, 9
Telefonoa: 944 97 09 06, helbide elektronikoa: junqueral@inguralde.com / creaempresa@inguralde.com

Innobak Beurko Enpresa Zentroa: Beurko Viejo kalea, 3 – 38 Pab.
Telefonoa: 944 37 62 60, helbide elektronikoa: beurko@inguralde.com / creaempresa@inguralde.com

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail