Loly Rubio: “Facebook eta Internetek denda txikiak munduan jartzen dituzte”

Gurutzetako 101 pies umeentzako zapata-dendaren jabeak ‘Renova Digital’ programan parte hartzen du. Barakaldoko Udaleko garapen agentziak eratutako programa horrek denda txikiei eta ostalariei, Interneten bidez, salmenta gehiago egiteko aholkularitza ematea du helburu

Barakaldoko merkataritzak, Internet eta sare sozialak lagun, bultzada berri bat eman nahi die bere negozioei.  Barakaldoko Udalak bultzatutako Renova Digital planaren antzeko ekintzak oso lagungarriak dira herriko denda txikiak eta ostalariak hazteko, eta haien merkatua zabaltzeko muga geografikoetatik haratago. Inguralde garapen agentziak koordinatutako programa Interneten bidezko salmenta sistema ezarri nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresei zuzenduta dago.

101 pies umeentzako zapata-denda, Gurutzetako plazan kokatuta dago eta programan parte hartzen duten 6 saltokietako bat da. Bere jabea, Loly Rubiok argi dauka “Facebook eta Internetek denda txikiak munduan jartzen dituzte. Erakusleiho fisikoak heltzen dira heltzen diren lekuraino; Internetek, berriz,  salmenta aukerak zabaltzen ditu.” Horregatik, ekintzaile hau sarean presentzia izateko hainbat ekintza garatzen ari da, bere denda duela 6 hilabete zabaldu zuenetik. Saltokia bere bezero erreal eta balizkoekin komunikatzen da Facebooken bidez. Bere webguneak  (www.facebook.com/101Pies) 300 jarraitzaile baino gehiago ditu. “Gaur egun, inor ez da etxetik ateratzen sakelako telefonorik gabe, eta Interneten zenbait produktu begiratzen du, eta geroago dendetara joango da horiek erostera. Izan ere, astero, hainbat pertsona gurera hurbiltzen dira Facebooken ikusitako artikuluei buruz galdezka.  Gabonetan, Gasteizeko pertsona batek deitu zigun bidaltzeko webgunean eskegitako artikulu bat”,  azaldu du Loly Rubiok.

Inguraldeko Renova Digital planean parte hartzea funtsezkoa izaten ari da sarean duen kokapen estrategia aurrera eramateko. “Programaren aholkulariari esker, gure markaren geoposizionamendua hobetzen eta gure publikoak jarraitzen dituen sare sozialetan presentzia handitzen lan egiten ari gara.”

Denda fisikoki ondo finkatu ondoren, Loly Rubioren helburua online salmentan murgiltzea da. Izan ere, jadanik, plataformaren garapenean lan egiten ari da. “Gurutzetako ospitaletik gertu gaude, eta Internet lagungarria izan daiteke balizko bezero horiek erakartzeko”, adierazi du 101 pies zapata-dendaren jabeak.

Renova Digital plana, sektorearentzako aukera aparta

Herriko sei saltoki txiki (‘Baby Shop’ – Miranda etorbidea 12-, ‘Chalitos’ –Euskadi etorbidea 3-5-, ‘Zapatería 101 pies’ –Gurutzetako plaza 8-, ‘Puertas y Ventanas Buján’ – Done Bikendiko  Partikularra 1-, ‘Limas manicura y pedicura’ -Landaburu 4-  eta ‘Lamfu mantenimiento de instalaciones de frío y calor’ -Isaac Peral 😎  ekimen honetan parte hartu duten lehenengo saltokiak dira. Programak taldekako prestakuntza-saioak eta banakako tutoretzak eskaintzen dizkie. Saio horietan, aholkularitza emango diete haien salmentak sare sozialen bidez hobetzeko. Gizarte-ingurune berrietan (blogetan, Twitteren, etab.) komunikazio estrategiak osatzen ikasiko dute, eta haien neurrira egindako marketing online plana  garatuko dute.

Gainera, Inguraldek online estrategietan aditua den aholkulari baten zerbitzuak jartzen du negozioen esku. Ekintza plan bat sendotzen lagunduko die, saltokian eta sarean, haien bezeroekin duten harremana hobetzeko.

Posizionamendua hobetu

Doako ikastaro honek negozio txiki bateko jabeari presentzia digitala izateko behar dituen oinarrizko tresnak ematen dizkio. “Gu beldurra galtzeko behar dituzten trebetasunak ematen saiatzen gara. Salmentak hobetzeko  sareak dituzten tresnak erakusten dizkiegu, eta haien beharretarako egokia den posizionamendu digitala edukiten laguntzen diegu”, azpimarratu du Barakaldoko alkateak, Alfonso Garcíak, banakako saioetara joan zenak haien martxa konprobatzeko.

Programak 3 hilabete irauten du. Aurrez aurreko prestakuntza 16 ordukoa da. Gainera, aldez aurretik finkatutako hitzorduen bidez,  saltokian 6 orduko aholkularitza dute aholkulariarekin, eta, geroago, adierazleen bidez, negozio bakoitzean ezarritako neurriak baieztatzeko jarraipen bat egiten da.

Interneten bidez saltzeko 5 era ezberdin

Renova Digital planak “saltoki txikiak Interneten bidez saltzeko 5 era ezberdin” gida edo gidaliburu didaktiko bat banatuko du. Gida horren xedea da sektoreak modu autonomoan Interneten duen presentzia lantzea. Materiala laster Inguralderen webgunean egongo da eskuragarri. Horrek negozio bat Interneten erraz kokatzeko gakoak eskaintzen ditu, bezeroak erakartzeko, zuzenean produktuak edo zerbitzuak edonon saltzeko, etab.

Bestalde, Barakaldoko Udaleko garapen agentziak txikizkako merkataritzarako interneten bidez saltzeko arreta zerbitzu bat du. Berarekin harremanetan jartzeko 944 789 395 telefono zenbakira deitu ahal da, edo mezu elektroniko bat bidali helbide honetara, empresa@inguralde.com.

 

 

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail