5 emakume langabetu ekarri ditu Inguraldek, Barakaldoko merkataritza eremua biziberritzera

Lanean dihardute dagoeneko, Enpresa Transmisioko Hiri Behatoki bat sortu, hutsik dauden saltokiei buruzko azterlan bat prestatu eta hiri enpresa ageriratzeko.

Ezin geratu dira atzean Barakaldoko hiri merkataritza eta enpresa. Horrexegatik kontratatu ditu Inguralde-Barakaldoko Garapen Agentziak 5 emakume langabetu, hiriaren merkataritza esparrua biziberritu dezaten. Maiatzera bitartean, Inguraldeko Enpresa Transmisioko Zerbitzua indartzeko eta ‘ikasten duten eta aurrera doazen’ hiri enpresak ageriratzeko hainbat ekintza bai eta hutsik dauden lokalei buruzko diagnostikoa ere garatuko ditu bostekoak, zeinetan erabilera berrietarako proposamena sartuko den.

Lanbidek diruz lagundutako egungo Enpleguko Tokiko Planaren zuzeneko kontratazioen programaren barruan dago sartuta 5 pertsona horien kontratazioa.

Kontratatuetako bi sartu dira Enpresa Transmisioko Zerbitzura. Bi pertsona horien eginkizunak, honakoak: Enpresa Transmisioko Hiri Behatoki berri bat diseinatzea, datozen urteotan transmisio prozesuan sartuko diren negozio barakaldarrak identifikatzea eta errelebo kasuak aztertzea, herrian transmisioaren fenomenoa zertan den jakiteko. «Negozioa transmititu nahi duen orori laguntza emango dion erreferentziazko erakunde bihurtu nahi dugu Inguralde, prozesuak dirauen bitartean», azaldu du Inguraldeko lehendakari Danel Solak.

Hutsik dauden lokalak

Era berean, beste bi lagun kontratatu ditu Inguraldek, hutsik geratzen diren merkataritza erabilerarako lokaletan zer arazo dauden aztertzeko. Diagnostikoaren bidez jakin nahi da zenbat lonja dauden itxita, zergatik diren gero eta gehiago hutsik geratzen diren lokalak eta horrek zer eragin duen hirian, bai eta beste hiri batzuetan zer ari diren egiten ere lokal horiek beste modu batzuetan erabiltzeko. Halaber, bi proiektu prestatuko dituzte hutsik dauden Barakaldoko lokalen eragina apaltzeko.

Hiri enpresak ageriratzea

Ikasten diharduten eta aurrera doazen toki negozioak zein diren aztertuko du, azkenik, bosgarren batek. Bide batez, bideoak eta albisteak sortuko ditu, besteak beste, bai sektoreak berak bai bizilagunek bistaratu ditzaten. Enpresek egiten dute ahalgina aintzatestea da horren guztiaren helburua, bai eta beste establezimendu batzuk hobetzeko ahalegina egitera bultzatzea ere, beren inguruko profesionalak erreferentziatzat hartuta.

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail