Inguraldek Ezkerraldeko I. Enplegu Anezkan parte hartzeko laguntza ematen die emakumezko langabeei

 

Enplegurako foru ekimen honetan izen eman nahi duten Barakaldoko emakumezko bizilagunek Inguraldera jotzeko aukera dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak Ezkerraldeko I. Enpleguko eta Ekintzailetza Solidarioko Anezkan izen emateko epea zabalik dago. Ekimena Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Portugaleteko emakumezko langabeei zuzenduta dago. Izena emateko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik. Inguralde, Barakaldoko Garapen Agentzia, Aldundiarekin elkarlanean aritzen da hedatzeko eta onuradunak erakartzeko saioetan, beraz, ekimenean parte hartu nahi duten Barakaldoko emakumezkoek Inguralden (Aldapa, 3. A) izen emateko aukera dute. Izen emateko epea urtarrilaren 22ra arte egongo da zabalik. . Halaber, izen eman daiteke DEMAren bulegoetan (Fanderia kalea, 2) edo honako online plataforma honetan: http://www.dema.eushttp://lanzaderasdeempleo.es/formulario-de-inscripcion.

DEMAk 20 parte hartzaile hautatu ondoren, coach batek lagunduko die talde-lanetan, gaitasunak indartzen, ezagutza kolektiboa sortzen eta elkarlanean guztion onerako jarduten, hau da, enplegua bilatzen, norbere nahiz inoren kontura. .

Ekimenaren funtsa elkarrekiko lankidetzan datza, oraingo langabezia egoerari aurre egiteko asmoz. Parte hartzaileek elkarri eragiten diote konfiantzako testuinguruan, eta esperientziak, prestakuntza eta argibideak partekatzen dituzte, era horretara, enplegua bilatzeko eta autoenplegurako egitasmoak garatzeko aukerak nabarmen areagotzen dira. Azken batean, kontraprestaziorik gabeko borondatezko parte hartzea da.

Enplegu anezkaren inguruko lehen esperientzia honetan parte hartuko dutenak banakako zein taldekako coaching-saioetan arituko dira, eta kontaktu zuzenak eta tailerrak izango dituzte enpresekin. Era berean, foroetan hartuko dute parte, ekintzailetza-ibilbideak egingo dituzte eta negoziorako aukerak bilatu eta enpresa bat sortzeko eman beharreko urratsak ikusiko dituzte ere. Dena lan bilatzeko helburuarekin.

Otsailaren 1ean abiatuko da anezka, eta ekainaren 30ean amaituko. DEMaren bulegoetan izango dira saioak, asteko bost egunetan, eta lau orduz, egunero.

Argazkia: Badajozeko Lanzadera de Empleo

Iturburu: Facebok.com/lanzaderas de empleo

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail