Ezkerraldeko saltokiek eta Barakaldoko Udaltzaingoak Garmitxaren aldeko saski solidarioa zozketatuko dute abenduaren 22an

Elkarte horrek elikagaiak irensteko ezintasuna pairatzen duten umeei laguntza ematen die.

Ezkerraldeko 100 saltoki baino gehiagok lan egin dute “makrosaski solidario” honetan. Saskiaren balioa 6.000 eurokoa da eta abenduaren 22an zozketatuko da, Garmitxa fundazioaren lanari laguntza emateko. Barakaldoko Udaltzaingoak sustatu du ekimena. Dirua lortu nahi dute gaixotasun arraro bat ikertzeko, hain zuzen ere, elikagaiak irensteko ezintasuna.

Lagunduko duten elkartea Garmitxa da. Irabazi gabeko elkartea horrek umeek pairatzen duten gaixotasun larriaren inguruko ikerketa lanetan laguntzen du. Barakaldon dagoen gaixoak 11 urte beteko ditu. Esku -hartze Solidariotik zera azaldu dute; «umeek edozein elikagairi alergia diote eta irensteak oka, beherakoa eta zorabioak eragiten dizkie». Gaixoak sundaren bidez elikatu behar dira.

Saltokien inplikazioa

Barakaldo eta beste herri batzuetako, esaterako, Sestao, Portugalete, Ermua, Trapagaran, Bilbao Larrabetxu, Laudio eta Castroko, ehun saltoki eta ostalaritza establezimendu baino gehiagok dirua, produktuak eta artikuluak eman dituzte makrosaskia osatzeko. Saskia abenduaren 22an zozketatuko da.

Garmitzaren aldeko euro bakoitzeko zozketan parte hartzeko lau zenbaki banatzen dira. Antolatzaileek 25.000 euro lortu nahi dute. Diru kopuru hori Garmitza elkartearentzako izango da.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail