Nola egokitu nire enpresa txiki edo ertaina Datuak Babesteko Legeari

Inguraldek jardunaldi bat antolatu du legea betetzearen garrantziari buruzko informazioa emateko enpresa txiki eta ertainei, batez ere, zigorrak ekiditeko.

Hamar bat enpresa berrik aurtengo Innobak topaketan hartu dute parte. Inguralderen Enpresa Sorkuntza sailak antolatu du bilgune hori. Jardunaldi informatiboaren gaia hau izan da; Datu Pertsonalak Babesteko Legea eta bere aplikazioa enpresetan. Topaketa hori aste honetan ospatu da Innobak Beurko enpresa Zentroan.

Datuak Babesteko Legea (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organiko) datuak maneiatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek bete behar dute. Hori dela eta, enpresa txiki eta ertainek bezero, hornitzaile eta langileen datu pertsonalak kudeatzeko dituzten betebeharrak argi izatea oso garrantzitsua da.

Inguraldek sustatutako prestakuntza jardunaldian, Miguel Ángel Núñezek, Consultoría Colaborativa enpresaren aholkulariak, hartu zuen parte. Legearen arau markoaren kontu garrantzitsuenak azaldu zien enpresariei. Gainera, araua betetzeko kontuan hartu beharreko segurtasun neurriak eta aspektu legalak azaldu zituen.

Jardunaldia oso praktikoa izan zen; izan ere, enpresa txiki eta ertainek haien esperientziak kontatu zituzten datu pertsonalak babesteko legearekiko, eta haien zalantzak eta kezkak kontsultatu zituzten.

Zer datu pertsonalak kontuan hartu behar ditugu?

Legearen arabera, datu pertsonalak pertsona fisiko identifikatuekin zerikusia duten edozein informazio dira: izena eta abizenak, helbidea, telefono zenbakia, NANa, gizarte segurantzako zenbakia, argazkiak, sinadurak, helbide elektronikoak, banku-datuak, adina eta jaiotze data, sexua, nazionalitatea eta abar. Hau da, pertsona bat identifikatzeko erabili ahal diren datu guztiak.

Normalean, enpresek datu horiek fitxategietan biltzen dituzte. Fitxategi automatizatu (euskarri informatikoetan), edo ez automatizatuetan (euskarri fisikoan edo paperean) gordetzen dira. Eguneroko lanerako, enpresek hainbat fitxategi erabiltzen dituzte, eta, bertan, bezero, hornitzaile, curriculum eta abarren datu pertsonalak daude.

Datu horiek, euskarri informatikoetan edo paperean, dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek betebehar batzuk dituzte: datuen kalitatea, datuen bilketan informazio eskubidea, pertsonaren baimena, datuak bereziki babestea, sekretua, hirugarren bati ematea edo komunikatzea, eta datuen segurtasuna, besteak beste.

Datuak Babesteko Bulegoak zigorrak ezartzen ditu legea hausteagatik. Zigor horiek arau-haustearen araberakoak izaten dira. Arinak 900 eta 40.000 euro artekoak, larriak 40.001 eta 300.000 artekoak, eta oso larriak zifra horietatik gorakoak.

Kontsultatu hemen Datu Pertsonalak Babesteko Legea

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail