Gabonetako erosketak dinamizatzeko bi ekimen Barakaldon; argazki lehiaketa Facebooken bidez eta doako bizi-taxia

Inguraldek merkataritza eta ostalaritzaren aldeko apustua egin du ‘Todo lo que te ilusiona está en Barakaldo’ kanpainari esker.   

Barakaldoko garapen-agentziak, Inguraldek, ‘Todo lo que te ilusiona está en Barakaldo’ kanpaina aurkeztu du, Gabonetan, merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko. Bere presidenteak, Danel Solak, azaldu duenez, «hiriak erosteko eta aisialdiaz gozatzeko duen potentziala komunikatu nahi dugu». Presidenteak ACE Barakaldoren presidentearekin, Ana Morgadorekin, eta Ostalarien Asoziazioaren bozeramailearekin, Jon Aranburuzabalarekin, aurkeztu du kanpaina.

Hurrengo egunetan, 3000 erakusleihok kanpainaren kartela izango dute eta biztanleen artean 30.000 ‘flyer’ banatuko dira. Horietan, denda txikietan erostearen eta ostalaritza establezimenduetan kontsumitzearen abantailak agertuko dira. Flyeretan, merkatari eta ostalariek aisialdi guneak animatzeko antolatu duten ekintzen programa ere agertuko da. Izan ere, urteko sasoi hau oso inportantea da sektore horientzat.

Merkataritza eta ostalaritzaren ekintzen difusioa egiteaz gain, Inguraldek hiru animazio ekintza antolatuko ditu.

Lehenik, argazki lehiaketa egingo du Facebooken. ‘En Barakaldo por Navidad’ du izena eta abenduaren 16tik urtarrilaren 5era ospatuko da. Auzokideek Barakaldo Comercial profilera argazkiak igo ahalko dituzte. Argazki horiek hirian erostea zer den erakutsi beharko dute. Merkataritzaren aktibitatea islatzen duen edozein egoera, leku edo pertsona ager daiteke; hain denda edo taberna, ‘selfie’ bat egitea opariak erosi bitartean, dendaririk gustukoena, egunero zerbitzatzen dien tabernaria. Argazkirik onenak Barakaldo Comercial facebook orriko jarraitzaileek aukeratuko dituzte, haien botoen bidez. Boto gehien jasotzen dituzten hiru argazkiek 100 euroko txeke-oparia jasoko dute Barakaldoko dendarik gustukoenean gastatzeko.

Bigarrenik, Inguraldek bideo bat egingo du ‘Todo lo que te ilusiona está en Barakaldo’ mezua sare-sozial garrantzitsuenetan helarazteko.

Bestalde, abenduaren 22 eta 23an, doako bizi-taxi batek erosketak egiten ari diren auzokideak eramango ditu. Garraio alternatibo eta ekologiko horrek bi egun horietan ibiliko da Barakaldoko erdigunetik, goizez eta arratsaldez, dendak zabalik dauden bitartean, eta igotzeko gonbitea egingo dute, biztanleak dendaz denda erosoago joateko.

www.navidad.inguralde.info webguneak kanpainaren informazioa izango du. Bertan, argazki lehiaketaren oinarriak eta parte hartzeko forma eta kanpaina bitartean sortzen den informazio guztia kontsultatu ahal izango da. Bestalde, urtarrilaren 6ra arte, merkataritza eta ostalaritzak egingo dituzten aktibitateen berri emango du. Ekintza horien artean hauek egongo dira: ‘La Ruta de los Belenes’, non 18 dendak parte hartzen duten; ‘Dibuja tu Navidad con el Comercio’; ‘Barakaldo por e-tapas’ en los bares y restaurantes; ‘Barakaldo da la Campanada’ Gabon zaharreko festa, datorren larunbatean ospatuko dena; ‘Barakaldo entre risas’, bakarrizketen espektakulua, Barakaldo Antzokian; ‘Barakaldo con los peques’, aurpegiak margoztea, globoflexia, animazio musikala Djekin, Gurutzeta, Zaballa, Urban eta Zuazon, eta ‘Barakaldo Kanta’, Lagun Beti abesbatzak kaleak girotuko ditu.

Inguraldek informazio hori guztia Facebook eta Twitterreko profilen bidez zabalduko du.«Guztion artean, girotuko dugu hiria eta, egun hauetan, hiriko kontsumoa sustatuko dugu», adierazi du Inguraldeko presidenteak.

Kanpaina martxan jartzeaz gain, Barakaldoko garapen-agentziak ekintza hauek diruz lagundu du; ACE Barakaldoren Bono Barakaldoren kanpaina –salgai zeuden 5.500 bonoak agortu dira–, eta Gabon zaharreko festa aurreratua, larunbat honetan Barakaldoko Ostalarien Elkarteak ospatuko duena.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail