CEDEMIk “Berrikuntza Garaje” bat izango du, industria 4.0 proiektuak sustatzeko

Espazio berriak herriko enpresak eta Smart Industries edo industria berritzaileekin zerikusia duten kasu arrakastatsuak babestuko ditu.

Aktibitate berritzaileak garatzen dituzten enpresek erreferente berri bat izango dute Barakaldon dagoen CEDEMIn, Ezkerraldeko Garapen Enpresen Zentroan. Bizkaiko Foru Aldundiak leku hau aukeratu du Smart Industriesen elkartruke eta konexio zentroa abian jartzeko. Kontzeptuak “Berrikuntza Garaje Irekia” izena du. Bertan, nazioarteko orientazioa duten Industria 4.0 proiektu teknologikoak sustatuko dira.

Ekimena Foru Aldundia eta Telefonicaren arteko akordioari esker sortu da. Bizkaia Open Future programaren bidez egin dute, ekintzailetza, talentua, enpresen internazionalizazioa eta enplegu industrial berria sustatzeko.

Epe laburrera helburu hauek lortu nahi dituzte: 600 partehartzaile lortzea, sentsibilizazio, prestakuntza eta berrikuntza irekiko ekitaldietan parte hartzeko, 5 trakzio-enpresa izatea, eta enpresa txiki eta ertain, startups eta ekintzaileen 20 proiektu babestea Industria 4.0 proiektuak garatzeko.

Bizkaia Open Futuren helburua da CEDEMIn Bizkaiko bokazio industriala biltzea Smart Industries proiektu berrien inguruan. Herriko enpresak eta industriako arrakasta kasuak babestuko dituzte. Aldi berean, Telefonica Open Future komunitatearen talenturako sarbidea emango du. Horrela, Bizkaia Smart Industriesen elkartruke eta konexio gune berritzailea bihurtuko da. Gaur egun, Telefonicak Crowdworkingeko 20 espazio ditu hainbat lekutan: Madril, Extremadura, Galizia, Andalucía eta Katalunian, eta Costa Rica, Txile, Ekuador eta Txinan (Shangai eta Beijing). Bertan, 400 proiektu bultzatzen dira urtero.

Telefonica Open Futurek ideia berritzaileak negozio arrakastatsuak bihurtzen laguntzen du

Bizkaia Open Future kolaborazio akordioari esker, trakzio-enpresek manufakturazio aurreratuaren trantsizioa lagunduko dute, eta enpresa txiki eta ertainek teknologiak haien produkzio prozesuetan integratuko dituzte. Beste helburuetako bat da startupsen ekosistema Lurralde Historikoan zabaltzea, batez ere, laugarren iraultza industrialaren alorrean. Programan hainbatek har dezakete parte; instituzio, berrikuntzaren munduko agente, zentro teknologiko, Bizkaiko trakzio-enpresa eta entitate finantzarioek.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail