eBayk promozio bat egingo du enpresa txiki eta ertainen online salmentak handitzeko

Denda Aurreratu baterako doako harpidetza eskaintzen du 90 egunez. Helburua da txikizkako negozioek haien online denda irekitzea erraz eta azkar.

eBayn dendarik izan ez duten Espainiako enpresa txiki eta ertainek Denda Aurreraturako doako harpidetza lortu ahal izango dute, 90 egunetarako. Munduko salerosketa plataforma dinamikoenak promozio hori eskaini du. Gainera, Oinarrizko Dendako harpidetuek ere promozioa aprobetxatu ahal izango dute. Denda Aurreratuak eskaintzen dituen abantailak izango dituzte gaur egun duten harpidetzaren prezioan.

Ekimen horren bidez, Ebayk Espainiako txikizkako enpresei lehenengo online denda erraz eta azkar irekitzen lagundu nahi die, inbertsio txikia eginez. Horrela, haien salmentak handituko dituzte, eta estrategia bat garatu ahal izango dute, merkataritza elektroniko eta mugikorraren bidez, haien produktuak ezagunagoak izateko.

Abantaila nagusiak

eBayn Denda Aurreratua izatearen abantaila nagusiak:

  • Dendaren pertsonalizazioa, bere irudi markarekin. Kategoriak ezar daitezke eta erosleentzako marka erakargarria sor daiteke.
  • eBayn iragarkiak argitaratu ahal dira prezio finko formatuan, dohainik, Espainia, Frantzia, Italia, Belgika eta Herbehereetan.
  • Iraungitze-datarik gabeko iragarkiak argitaratzea.
  • Promozio Kudeatzaile, deskontu Kudeatzaile eta ordainketa konbinaturako sarbidea. Erreminta horiek bezeroen erosketa esperientzia hobetzen jarraitzea ahalbidetzen dute, eta promozio estrategiak eta salmenta gurutzatuak definitzea.
  • Iragarkien optimizazio automatikoa. Horri esker, saltzaileek eBayren bilaketa motorean gehiago agertuko dira.

Abantaila horietaz gain, eBayko saltzaile guztiek bidalketa Kudeatzailea erabil ditzakete. Plataforma horri esker, artikuluak merkeago bidali ahal dituzte, eBayk, aldez aurretik, garraio konpainia nagusiekin lortu dituen akordioei esker.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail