“Gure bezeroei esperientzia berriak eskaintzeko lan egiten dugu. Helburua da ohikoa ez ohikoa izatea”

Elkarrizketa Barakaldoko Sikera jatetxeko arduradunei. Jatetxe hau herriko erreferente gastronomiko eta enologikoa da.

Sikera jatetxe ezberdina da. Barakaldoko erdigunean dago, Justizia Jauregiaren ondoan. Kalitate handiko sukaldea du, giro ona eta upategi zabala eta bikaina. Bere arduradunek, Nerea Cuenco eta Jon Lodeirok, uneoro, bere bezeroentzako esperientzia berriak bilatzen dituzte. Horregatik, publikoak asko eskertzen ditu afari eta ardoen arteko ezkontzak, asteazkenetako munduko gazten dastaketak edo sushi bar gauak.

EnoSikera proiektu berrian ilusio handia jarri dute. Izan ere, ardoaren inguruko hainbat aktibitate biltzen du. Azpimarratu behar da Nerea estatu mailan ospe handiko sommeliera dela.

– Sikera jatetxea erreferente bat da Barakaldon eta eskualdean. Nola heldu zarete honaino?

Hasieratik, gure helburua berezeroarengana orientatzea izan da. Modak aldakorrak dira eta erreferenteak ere bai. Hala ere, jendeak badaki zer nahi duen eta arreta eta produktu ona eskaintzen dituzten establezimenduak bilatzen ditu.

– Zein da zuen arrakastaren sekretua, esan ahal baduzue?

Dudarik gabe kalitatea. Krisia dela eta, negozio askok gastuak murriztu dituzte edo lehengai merkeagoak bilatu dituzte. Guk kontrakoa egin dugu.

-Edozein negoziotan berrikuntza oso inportantea da. Nola sartu duzue berrikuntza zuen jatetxean?

Berrikuntza pentsatu eta ekiteko modu bat da, eta funtzio konkretu bat du: aldaketaren egokitzapena erraztea. Egunero, esperientzia berriak eskaintzeko lan egiten dugu, ohikoa ez ohikoa izateko eta, Sikeran, ez ohikoa ohiko bihurtzeko.

Gure ustez, bereziak izatea inportanteena da. Gure abilezia eta akatsak ditugu, baina ez dugu inor imitatu nahi. Ferrán Adriák zera zioen: ‘berritzea ez kopiatzea da’.

-Gainera, Bizkaian, Espainiako Kalitate Turistikoko Qa lortu duzuen jatetxeetariko bat zarete. Zer suposatu du errekonozimendu horrek?

Ziurtagiri hori jasotzen zuen Ezkerraldeko lehenengo jatetxea izan ginen. Bezeroari zuzendutako kudeaketa suposatzen du. Kalitatea maneiatzeko erreminta da eta negozioa bikaintasunera bideratzeko modua. Bikaintasuna beti da inportantea, baina, are gehiago, jaten ematen duzunean.

-Negozioaren dibertsifikazioaren aldeko apustua egiten ari zarete. Izan ere, proiektu berriak jarri dituzue abian, esaterako, EnoSikera; zertan datza proiektu hori?

EnoSíkera, jatetxean, ardoaren inguruan egiten ditugun aktibitate guztiak biltzen ditu. EnoSíkera indoor dibisioak hainbat ekintza antolatzen ditu; ardo-dastaketak, afari eta ardoen arteko ezkontzak, ardo, gazta eta sushi-dastaketak astean zehar. EnoSíkera outdoor dibisioak ekitaldiak antolatzen ditu jatetxetik kanpo; upategi, enpresa edo etxeetan.

-Urtean zehar, lokala dinamizatzeko zenbait ekintza antolatzen dituzue. Zeintzuk dira inportanteenak, bezeroek galdu nahi ez dituztenak?

Arte erakusketak, batez ere, jatetxean ikusgai egoten diren arte plastiko eta argazki-erakusketa ibiltariak. Astearte arratsaldeetan, munduko gazten dastaketa gomendatuko genuke. Ostegunetan, gauez, arrera ona duen sushi bar egiten dugu. Horietan hainbat gauza dastatu ahal dira; maki, uramaki, futomaki, sashimi…

Afari eta ardoen arteko ezkontzak klasiko bat dira. Bederatzi urte daramatzagu estatuko eta nazioarteko upategiak ekartzen. Tamalez, eskaera eskaintza baino handiagoa izaten da, eta beti lekua falta zaigu.

-Prestakuntza negozioaren arrakasta mantentzeko inportantea da?

Bai, dudarik gabe. Sikeraren oinarria bere lan-taldea da. Hasieratik, elkarrekin lan egin dugu. Bakoitzak bere arloko prestakuntzarekin jarraitu du eta bere esperientzia indartu du, hobeto egiten jarraitzeko eta lan taldeari esperientzia eta prestakuntza eskaintzeko. Gainera, motibazioa oso garrantzitsua da, berarik gabe ezin zaio motibazioa transmititu bezeroari.

-Bestalde, herriko beste enpresen arteko lankidetzaren aldeko apustua egiten ari zarete. Zertan datza lankidetza hori?

Mundu artistikoarekin lan egitea izugarri gustatzen zaigu, eta, are gehiago, artistak Barakaldokoak badira. Hori dela eta, herriko zenbait artistekin kolaborazioak egin ditugu; Eba Cruz diseinatzailea, Mikel Alvira idazlea, David de Haro eta Fede Merio argazkilariak, besteak beste. Gainera, jatetxean, hainbat artisten erakusketak egin ditugu; Vicente García Plana, Raisa Álava, Ramón Zumalabe, Iñaki Biderbost eta Juan Zarate Ibargoitia artistenak.

-Gainera, bezeroei asebetetze inkestak egiten dizkiezue. Barakaldon, hori egiten duen jatetxe bakarrenetariko bat zarete.

Bezeroari zuzendutako kudeaketa-sistemarekin zerikusia du. Galdetzen ez baduzu, ezin duzu jakin zer zerbitzu edo produktu faltatzen zaizkizun edo zeintzuk hobetu ahal dituzun. Bezeroek haien esperientzia kontatzea gustatzen zaigu, hobetzeko ideiak ematea eta zoriontzea edo kontatzea ea bueltatzeko asmoa duten. Aurrez aurreko harremana sare sozialeko iruzkin anonimoak baino inportanteagoak dira. Bezeroekiko harreman zuzena gure erramintarik onena da eta gogobetetze iturri nagusia.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail