Barakaldo ostalariek Gabon zaharra aurreratuko dute

Ostalarien elkarteak urteari agur esateko festa antolatu dute hurrengo larunbatean, abenduaren 19an. Inoiz ez da horrelako ekitaldirik antolatu Gabonetan, ostalaritzaren sektorea sustatzeko.

Barakaldok Gabon zaharra aurreratuko du Ostalarien Elkarteari esker. Datorren larunbatean, abenduaren 19an, Herriko Plazan, Gabon zaharreko festa ospatuko da, eta hainbat gauza egongo dira; musika, espektakuluak eta gaueko hamabietako kanpai hotsak. Aurten, lehenengo aldiz, Barakaldoko biztanleek Gabon zaharraz lehenago gozatzeko aukera izango dute.

Gabon zaharreko festak Inguralde Barakaldoko Udaleko garapen-agentziaren laguntza izango du. «Ostalariek festa hau egiteko proposamen egin ziguten. Izan ere, helburua ostalaritza sektorea dinamizatzea da. Merkataritzarekin egiten dugun bezala, Udala hiriaren ekonomia sustatuko duen proiektuen alde egoteko prest dago beti», adierazi du Gorka Zubiaurrek, Alkatetzako zinegotziak.

Musika eta kanpai hotsak Herriko Plazan

Festa 18:00etan hasiko da. Lehenengo ekitaldia publiko guztientzako Zumba klasea izango da. Ondoren, txikientzako txokolate-jana egongo da. Musika 19:30ean hasiko da, animazioa duen Disko-festarekin. 20.00etan, 12 gominoladun paketen banaketa hasiko da. Horrela, parte hartzaileek prest izango dituzte gaueko hamabiak heltzen direnerako. «Gominoladun 5.000 pakete banatuko dira. Gominolek mahatsen papera beteko dute, gaueko momenturik inportanteena heltzen denean», azaldu du Jon Aranburuzabalak, Barakaldoko Ostalarien Elkarteko kideak. Gominolekin batera Papa Noelen 5.000 txano banatuko dira, Gabonetako giroa sortzeko.

21:30ean Vio Dance espektakulua, biolin joleak laser izpidun biolina erabilita joko du. 22.30ean, sorpresarik handiena; Disco Death espektakulua. Musika eta correfocekin- piroteknia zezensuzkoen antzera maneiatzen duten gizon eta emakumeak – batera egindako ekitaldia ikusiko du publikoak, Herriko Plazan.

Musikak 23.55ak arte jarraituko du. Momentu horretan, begirada guztiak Herriko Plazako erlojura zuzenduko dira. 00.00 jo ondoren, publikoak gominolak jango ditu eta, hamabi segundo pasa ondoren, 2016 urtearen hasiera ospatuko da.

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail