Barakaldo Fashion Week ekitaldiak Barakaldo Antzokia proposamen berritzaile eta freskoz bete du

Inguralderen ekimen honek herri-garapena, modaren promozioa eta herriko Patronaje eta Moda goi-mailako zikloko ikasleentzako aukerak biltzen ditu.

Barakaldo modan egon da. Barakaldo Fashion Week ekimenaren bigarren edizioa ostiralean bukatu zen. Astean zehar, modarekin erlazionatutako ekitaldi asko egon dira; desfileak, erakusketak, coaching tailerrak eta, gaur, Barakaldo Shopen Egunaren lehenengo edizioa ospatu da. Proiektu horrek Inguraldek sustatu du eta bere helburua da ezagutza eta moda konektatzea, hiriko moda sektorearen garapena bultzatzeko. Ekimen honetan hurrengo hauek parte hartzen dute; Asociación de Creadores de Moda en Movimiento de Euskadi (ACMME) elkarteak, Barakaldon egoitza duenak, eta Nicolás Larburu Lanbide Heziketa Zentroak, Irudi Pertsonala eta Patronaje eta Moda zikloen bidez.

BFW 2015familia

Barakaldo Fashion Week Ibiltokiaren bigarren edizioa Barakaldo Antzokian egin zen. Diseinatzaile gazte hauek haien kolekzioak erakutsi zituzten; Amelia Serrano, Belén Carvalho, Eba Cruz, Isabel Sanguino, Ana Santano, Leire García eta Izaskun Martínez, Laura Aguilera eta María Gutiérrezek.

Nicolás Larburuko ikasleek ere parte hartu zuten eta sormen puntua eman zioten ibiltokiari. Izan ere, Galgo Leku elkarteko bederatzi galgok desfilatu zuten ikasleek egindako diseinuekin.

BFW 2015 galgos

Gainera, ekitaldian Bofetón Barakaldoko musika-taldeak jo zuen.

BFW 2015 Bofetón

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail