Berrikuntza hauek saria lortu dute; larrialdietarako simulagailu birtuala, poema bilduma eta kirol-arrantza denda

Aurtengo edizioak erakutsi du ideia berriak edozein sektoretan sor daitezkeela, tradizionaletatik ere bai.

Barakaldo Enpresa Berritzaile Sariaren VII ediziora herriko 23 enpresa aurkeztu dira. Epaimahaiaren arabera, ekimen horiek guztiak kalitate handikoak eta berritzaileak izan dira.

Pulsar Concept enpresa jokoak eta errealitate handituarekin sakelako eta pantaila interaktiboetarako esperientzia interaktiboak eta marketin testuingururako errealitate birtualak sortzen aitzindaria da. Hori dela eta, “Berrikuntza” saria irabazi du, 13.000 euroko diru-laguntza Ludus proiektua garatzeagatik. Proiektua larrialdien eta industriaren profesionalak entrenatzeko errealitate birtualeko simulagailua da. Sistemari esker, hainbat protokolo eta arrisku egoera birsortu daitezke, arrisku errealik gabe.

Bestalde, Bonito Editorial enpresak ‘Iniziatiba’ saria lortu du, 10.000 eurokoa. Irudidun albumak eta arte liburuak editatzen ditu, papel motak, akaberak eta edukiak zainduz. Saria irabazi duen proiektua ‘Los Poemas Tristes de Saturnina’ da. Irudidun liburua eta artista liburuaren kontzeptuak batzen ditu. Edizio mugatua da eta bere berezitasuna promozio eta difusio sisteman datza. Irakurleek bi modutan kontsumitu ahalko dute: testua erliebean duten irudidun xafla metalikoez egindako eskultura bertikala edo zuri beltzean egindako poltsiko edizioa, grabatu originalak dituena eta eskuz egindako koadernaketa duena.

 

Alkateak zazpigarren edizioan zera adierazi du; «humanitateen mundutik datozen ekintzaileak deskubritzeko baliagarria izan da. Azpimarratu behar da ideia sortzaile eta berritzaileak dituztela eta merkatuan lekua aurkitzen ari direla».

Merkataritza eta ostalaritzarako saria

Barakaldo Enpresa Berritzaile Sariak “Merkataritza eta Ostalaritza establezimendu berritzailea” kategoria du, 7.000 euroko saria banatzen duena. Aurten, sari hori Pescatienda dendak irabazi du. 70 urte darama Barakaldon eta kirol-arrantzarako artikuluak saltzen ditu, dendan eta webgunearen bidez. Izan ere, salmenten %90 interneten bidez egiten du. Pescatienda 2000 artikulu osatzen duten berezko 4 marka komertzializatzen ditu. Bere produktuak Estatu osoan eta Europako hainbat herritan saltzen dira, eta, laster, Marokon eta Hego Amerikan ere bai.

Gainera, Andraca botikari eta Nubenuvó Moda, Decoración y Regalos dendari aipamen berezia eman diete. Lehenengoari botika 2.0 bihurtzeagatik eta botiken salmentatik harago doan osasun espazio paraleloa sortzeagatik. Bigarrenari e-commerce eremuan sartzeagatik eta “erosketa esperientziak” saltzeagatik. Azken horiek publikoarengan emozioak eta sentsazioak sortarazten dituzte eta bezeroak erakartzen dituzte.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail