Pulsar Concept, Bonito Editorial eta Pescatienda 2015eko Barakaldo Enpresa Berritzaile Saria

Epaimahaiak aipamen berezia eman die Nubenuvó dendari eta Andraca botikari.

Pulsar Concept enpresa, Bonito argitaletxea eta Pescatienda dendak VII edizioko Barakaldo Enpresa Berritzaile Saria irabazi dute. Saria Barakaldoko garapen-agentziak, Inguraldek, banatzen du. Aurten, 23 enpresa aurkeztu dira.

Sari banaketa atzo arratsaldean ospatu zen Ezkerraldeko enpresen Garapen Zentroan (CEDEMI). Bertara Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun sailburua, Arantza Tapia, hurbildu zen eta beste 200 bat pertsona.

Ekimenean Korrontzi folk taldearen musika entzuteko aukera egon zen. Horretaz gain, saridun enpresa eta proiektuen berezitasunak aurkeztu ziren.

Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, azpimarratu zuen Barakaldo Enpresa Berritzaile Sariaren 30.000 euroen helburua hauxe dela; «enpresa- proiektu berritzaileak garatzea eta hiriko enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egiten duten ahalegina saritzea».

Arantza Tapia sailburuak azpimarratu du enpresen egunerokoan berrikuntza sartzea berebiziko garrantzia duela. Bestalde, adierazi du Eusko Jaurlaritzak berrikuntzarako ibilbide-orri bat sortu duela. Dokumentu horrek enpresetan berrikuntza aplikatzeko sei tresna nagusiak biltzen ditu.

 

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail