Barakaldoko merkatua modaz bete da Barakaldo Fashion Week ekimenari esker

Diseinatzaile gazteek haien kolekzioak erakutsi dituzte agertoki berri honetan Barakaldoko Modaren Astearen barnean. Inguraldek proiektua sustatu du hiriko moda sektorea bultzatzeko.

Barakaldoko komertzio tradizionala eta biztanleak Barakaldoko Merkatuaren Ibiltokian bildu dira. Ekintza hori Barakaldo Fashion Week ekimenaren bigarren edizioaren barruan dago. Barakaldoko garapen-agentziak modaz betetako aste hau antolatu du hiriko moda sektorea bultzatzeko. Aste honetan, azaroaren 27ra arte, ekitaldi hauek egongo dira: sortzaile berrien erakusketak, kultura aktibitateak, animazioa dendetan, talentua partekatzeko saio profesionalak Nicolás Larburu Lanbide Heziketa Institutuko Patronaje eta Moda goi-mailako zikloko ikasleentzat.

Jende asko hurbildu da Udal Merkatura. Lehenengo desfileaz gozatzera joan dira. Bertan, salmenta-postuetako eguneroko aktibitatea eta modaren azken berrikuntzak fusionatu dituzte. Lau diseinatzailek eta Nicolás Larburu Institutuko ikasle batzuek haien diseinuak aurkeztu dituzte Barakaldo Fashion Weeken alfonbra arrosaren gainean.

Ana Muñoz diseinatzaileak ‘Grandes Ciudades’ kolekzioa aurkeztu du; Lara Núñezek ‘Maschera Nobile’ (Fiesta); Sonia Morgadek 50 hamarkadako ukituak dituztenen gonen kolekzioa aurkeztu du, eta Yolanda Stacciok zoriontasunaren bilaketan inspiratutako emakumeentzako ‘Felling Good’ kolekzioa aurkeztu du. Patronaje eta Moda goi-mailako zikloko ikasleek desfile honetarako sortutako modeloak aurkeztu dituzte.

IMG_0633IMG_0732 

Erakusketak, animazioa dendetan eta desfile gehiago

Barakaldoko Modaren Astea sortzaile gazteen lanaren inguruko erakusketak eskainiko ditu azaroaren 30era arte. Erakusketak ikusgai egongo dira; Clara Campoamor kultur-etxean, Gurutzetako kultur-etxean, Gazte Bulegoan eta Udal Euskaltegian.

Kultur-etxeetan, hainbat moda-tailer egingo dira: bitxigintza, eskuz margotutako euritakoak, jostura eta konponketak, bordatu errusiarrak eta patchwork, besteak beste.

Gainera, azaroaren 27an, ‘Mediodía Shopen Eguna’ ekimena ospatuko da. Barakaldon jende asko lan egiten du, baina asko ez dira Barakaldon bizi. Pertsona horiengana zuzendutako kanpaina da. Egun horretan, 70 denda eta 7 ostalaritza establezimendu eguerdian irekiko dute –13:00-17:00– . Helburua da jende hori Barakaldon geratzera animatzea, erosketak egiteko eta gastronomiaz gozatzeko.

Modaren aste horri bukaera emateko Barakaldo Fashion Week ibiltokiaren bigarren edizioa ospatu da. Desfilea azaroren 27an egingo da, Barakaldo Antzokian, 20:30etik aurrera. Barakaldoko Eba Cruz diseinatzaileak buru duen Asociación de Creadores de Moda en Movimiento de Euskadi (ACMME) elkartearekin batera antolatu da. Bertan, Eba Cruz diseinatzaileak berak sortutako joerak erakutsiko ditu, eta Estatuko beste diseinatzaile gazteek ere; Amelia Serrano, Belén Carvalho, Isabel Sanguino, Ana Santano, Leire García e Izaskun Martínez, Laura Aguilera, María Gutiérrez, eta Nicolás Larburu Institutuko ikasleek.

Sarrerak Barakaldo Antzokian hartu ahal izango dira azaroaren 26tik aurrera.

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail