Barakaldok jardunaldi bat antolatu du merkatariei SPRIren Comercioelectronico.eus programa erakusteko

Inguraldek, azaroaren 24an, ospatuko du topaketa. Helburua da Barakaldoko merkataritzak online salmenta sustatzea.

Inguralde garapen-agentziak SPRIren Comercioelectronico.eus programari buruzko jardunaldi informatiboa antolatu du, Barakaldoko komertzioak online salmentak bultzatzeko. Topaketa azaroaren 24an ospatuko da Innobak Beurko Enpresa-Zentroan. Helburua da txikizkako merkataritzari ecommerce bere salmenta-estrategietan sartzeko gonbitea luzatzea.

Jardunaldian, besteak beste, gai hauek jorratuko dira; programaren edukia, metodologia eta parte hartzeko gutxieneko baldintzak. Ordu eta erdiko iraupena izango du, 14:00-15:30.

Eusko Jaurlaritzako programa berriaren nondik norakoak ezagutu nahi dituzten Barakaldoko saltokiek izena eman dezakete posta elektroniko honen bidez: empresa@inguralde.com.

Activa tus ventas online’ lelopean, SPRIk online salmentak bultzatzeko eta komertzio elektronikorako sarbidea errazteko aholkularitza emango die proiektuarekin bat egiten duten saltokiei. Aholkularitza hori pertsonalizatua eta doakoa izango da.

Denda bateko beharrak betetzeko lau pack

Programak saltoki bakoitzaren beharretara moldatzen diren lau pack ditu. Lehenengo packa, ‘Implantación Ecommerce’, online salmenta duten, baina ecommerce ez duten dendentzat da. Pack horri esker, saltokiek online denda martxan jarri ahalko dute.

‘Optimización Ecommerce’ packa ecommerce duten eta hainbat aspektutan (ordainketa-sistema, posizionamendu, erabilera, dispositiboentzako diseinu moldaketa…) hobekuntzak egin nahi dituzten saltokientzat da.

‘Venta en redes sociales’ packa profil sozial nabarmena duten saltokientzat eta ecommerce sozialean sartu nahi direnentzat diseinatu da.

Azkenik, ‘Venta webs externas’ packa dugu. Kanpoko webguneetan saldu daitezkeen produktuak dituzten enpresentzat lagungarria izango da. Gaur egungo merkatu geografikoetan edo merkatu elektroniko berrietan sartzen lagunduko die, arrisku askorik gabe.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail