Barakaldoko 79 saltokik eguerdian irekiko dituzte haien ateak azaroaren 27an

Inguraldek Mediodía Shopen Egunaren lehenengo edizioa bultzatu du, txikizkako merkataritzari bezero berriak erakartzen laguntzeko.

Inguraldek data hau, azaroaren 27a, aukeratu du lehenengo ‘Mediodía Shopen Eguna’ ospatzeko. Hiriko 79 saltokik irekiko dituzte haien ateak 13:00etatik 17:00ak arte, bezero berriak erakartzeko. Aukeratutako datak Barakaldo Fashion Week 2015 kointziditzen du. Aste horretan, modarekin erlazionatutako hamaika aktibitate egongo dira. Egun berean, merkataritzaren promozio eguna ospatzeaz gain, Barakaldo Fashion Week ibiltokiaren bigarren edizioa ere ospatuko da, Barakaldo Antzokian, 20:30ean.

Inguraldek egindako PERCO Planaren azken ikerketaren arabera, biztanleen %30 ez da hirian bizi, baina egunero joaten da hirira lan egitera– ospitaleak, ikastetxeak, osasun-zentroak, epaitegiak, banketxeak–. Inguraldek biztanle horiei inkesta bat egin zien jakiteko zeintzuk diren haien kontsumo ohiturak. Gehienek adierazi zuten, etxera bueltatu baino lehen, Barakaldon erosteko prest zeudela. «Publiko horrengana heltzeko eta erosketak Barakaldon egin eta gure gastronomiaz gozatzera animatu nahi ditugu. Hori dela eta, eguerdian dendak zabaltzeko ospakizuna antolatu dugu. Esperientzia horren ondoren, eguerdietan zabaltzen jarraitzea baloratuko da», azaldu dute Inguralderen Enpresa Sailetik.

Jai-eguna

Ekimen pilotu honekin bat egin duten saltokiek eta Inguraldek azaroaren 27 jai-eguna bihurtu nahi dute. Horretarako, denda partehartzaile gehiago dauden guneetan, erdigunean, San Bixente auzoan eta Gurutzetan, denetarik egongo da; eskaintza bereziak, deskontuak, kale-animazioa, musika…

Gainera, egun horretan, kanpainarekin bat egin duten 7 jatetxe eta ostalaritza establezimenduk proposamen bereziak izango dituzten haien bezeroentzat.

Esku-orrien bidez, ekimenaren berri emango da. Lantoki eta metroko irteeretan banatuko dira. Eta sare-sozialen bidez, eguerdian zabalik egongo diren saltokien mapa digitala eta promozio bideoa ikusi ahalko ditugu gaurtik aurrera.

Bestalde, parte hartzen duten dendetan kartel laranja bat ikusi ahalko dugu, eta haien ateak eta erakusleihoak kolore horrekin apainduko dituzte, errazago identifikatzeko.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail