Udalak 3.000 gida editatu ditu dendari eta ostalariek bezeroak euskaraz artatzen animatzeko

‘Zabaldu atea euskarari’ datorren astean banatzen hasiko da. Barruan, dendari eta ostalariek bezeroekin euskaraz komunikatzeko ezagutzak topatuko dituzte.

Barakaldoko merkataritza eta ostalaritzak bezeroak euskaraz artatzeko laguntza izango du. Udalak 3.000 gida banatzen hasiko da hurrengo eguean. Bertan, euskara erabili nahi izatekotan, beharko dituzten ezagutza basikoak topatuko dituzte.

Barakaldoko Udalak `Zabaldu atea euskarari’ kanpaina antolatu du Euskara Sailaren bidez, eta Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntzari esker. Helburua da ostalaritza eta merkataritza sektoreko inork ez ixtea atea euskarari. Euskara praktikatzera animatu nahi dituzte.

Gidak, esaterako, zera erakusten du; nola esan ea produktu bat duzun ala ez, zenbakiak, eta nola kobratu. Euskara Sailak badaki keinu txiki hauek handiak bihurtzen direla.

Kanpainan parte hartzen duten saltokiek pegatina bat izango dute haien ate eta erakusleihoetan

Gidaz gain, Udalak bere Euskara zerbitzuak eskaintzen die merkatari eta ostalariei. Horrela, enpresariek egin nahi dituzten kanpainei buruzko aholkularitza jasotzera joan ahal izango dira eta haien negozioetako kartelak euskaratzeko zerbitzua izango dute.

Gainera, sektorearentzako ikastaro bereziak egingo dira Barakaldoko Udal Euskaltegian, euskararen ezagutzan sakontzeko. Astean bi ordu ikasiko dute eta ikastaroen ordutegia merkatari eta ostalarien ordutegia kontuan hartuz aukeratu da.

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail