Barakaldo Bonoa Gabonetan bueltatuko da

Dendariek kanpainarekin bat egin dezakete. Kanpaina azaroaren 18an hasiko da. Egun horretan 5.500 ticket jarriko dira salgai.

Barakaldo Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartea eta Barakaldoko Udalak deskontu bonoaren kanpaina abian jarriko dute, Gabonetan txikizkako merkataritzaren salmentak sustatzeko. Dendak kanpainarekin bat egiten hasi dira. Eskaerak azaroaren 18ra arte aurkez ditzakete Barakaldo Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartearen egoitzan, Arrandi kalean.

Sistema aurreko edizioetan bezalakoa izango da. Barakaldo Bonoa erosteko 20€ ordainduko dira, baina 30€ gastatu ahalko dira. Gainontzeko 10€ horiek Udalak diruz laguntzen ditu. Bonoa programan dauden komertzioetan gastatu ahalko da.

Bonoen salmenta

Aurten editatzen diren 5.500 bonoak, iaz baino %60 gehiago, azaroaren 18tik abenduaren 31ra arte salgai egongo dira Barakaldoko Caja Rural de Navarra kutxan eta Gurutzetako Kultur Etxean. Ticketa erosi ondoren, auzokideek abenduaren 31ra arte gastatu ahal izango dute kanpainarekin bat egin duten saltokietan. Denden zerrenda ACE Barakaldo eta Inguralderen webguneetan kontsulta daiteke.

Kanpainarekin bat egin nahi duten merkatarientzako informazioa

  • Nork egin dezake kanpainarekin bat? Bazkideak eta bazkideak ez direnak
  • Sektorea: Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak (IAE kodigoa begiratu oinarrietan )
  • Hirikoak, ez Merkataritza guneetakoak
  • Langileak:10 langile baino gutxiago dutenak
  • Epea: 2015eko azaroaren 18ra arte (Ordutegia: astelehenetik ostegunera 09:00-13:30 eta16:00-19:30 / ostiralean 09:00-16:00)

Parte hartzeko oinarriak kontsultatu –  Consulta las Bases de Participación
Cumplimenta la Solicitud
Eskaerak aceBarakaldon (Arrandi-17 – Lonja)
Informazio gehiago:

aceBarakaldo.- Arrandi 17-Lonja  Tel: 944075439 info@acebarakaldo.com

Inguralde.-  Aldapa 3A – Tel: 944789395 empresa@inguralde.com

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail