Presa Zentro Optikoko hiru belaunaldik Barakaldoko biztanleen ikusmena zaindu dute

Barakaldoko komertzio honek bere 75.urteurrena ospatuko du hasieran zuen ispiritu berarekin.

Presa Zentro Optikoak 75 urte bete ditu. Urte horietan berrikuntza teknikoak, profesionaltasuna eta tratu pertsonalizatua eskaini dizkie Barakaldoko biztanleei, eta hiriko enpresa sendoenetako bat bihurtu da.

Presa Zentro Optikoa 1939an jaio zen. Garai hartan, Paco Presak bere bitxi eta erloju-denda optikaren mundura zabaltzea erabaki zuen. Guda Zibila bukatu ondoren, gizarteak gauza ezberdinak eskatzen hasi zen. Hori dela eta, Pacok optika produktuak bere negozioan txertatzea pentsatu zuen. Gainera, lekuz aldatu zen. La Bomba kaletik Portu kalera aldatu zuen bere negozioa. Izan ere, garai hartako gune komertzial berria zen.

57 urtean, Paco Presa, Estatu mailan, optiko titulua eskuratu zuen lehenetarikoa izan zen. Garai hartan, tituluaren izena hau zen, ‘Curso de Óptico de Ateojería’. Horrek bultzada handia eman zion bere optika negozioari.

Urteak aurrera joan ahala, Barakaldo aldatzen joan zen. Bizkaiko Labe Garaien itxierak krisia eragin zuen. Egoera latz hartan, bere negozioaren alde borroka egitea erabaki zuen, eta bere bigarren denda zabaldu zuen Elkano kalean. Gaur egun, lokal hori Presa Bitxi-denda da. Hasieran, denda horretan, bitxiak, erlojuak eta optikako produktuak saltzen ziren. Portu kalearen beherakadaren ondoren, denda hura ixtea erabaki zuen, eta beste bat zabaldu zuen Bizkaia kalean bakarrik optikako produktuak saltzeko.

Presa Bitxi-denda eta Optikako fundatzaileak erloju-konpontzaile lan egiten hasi zen, Munoa Jauregiko erlojuei giltza ematen. Udalak, duela gutxi, Jauregia berreskuratu du biztanleen erabilerarako

Fundatzailearen ilobak; María, Borja, Iñaki eta Javier. Barredo Presa bitxigintza eta optikaren negozioarekin jarraitzen dute gaur egun. Bere aitonaren ispiritu ekintzaile eta abangoardista bera mantentzen dute.

Garai berriak

Gaur egun, Presa Zentro Optikoa betaurreko graduatuak, lentillak eta eguzkitarako betaurrekoak saltzen ditu. Baliabide tekniko aurreratuenak ditu eta betaurrekoak Interneten bidez saltzen ditu. Eskualdean egin duen lehenetarikoa izan da. Horregatik, Inguraldek banatzen duen Barakaldo Enpresa Berritzaile Saria irabazi du.

«Gure bezeroei azken berrikuntzak eskaintzeko ahalegina egiten dugu. Aurten, denda zaharberritu dugu eta betaurreko marka berriak ekartzen ditugu uneoro», azaldu du María Barredo Presak. Marka garrantzitsuak sare sozialetan, Facebook edo Instagramen, agertzen dira eta horrek publiko gaztea erakartzen du.

Guztiak pozik daude 75 urteurreneko ospakizunarekin. Hiru belaunaldien esfortzuari esker lortu dute. Izan ere, urte hauetan, profesionaltasuna, garai berriei moldatzeko gaitasuna eta aukera eta erronka berriak bilatzeko gaitasuna izan dituzte. Barakaldoko negozio garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzeko sekretua hau da «hurbileko harremana, jendea gure dendara sartzea eta etxean bezala sentitzea».

Presa Zentro Optikoak bezeroek haiengan izandako konfiantza eskertu nahi du. Datozen urteetan, hazteko lan egiten jarraituko dute, bere dendara hurbiltzen direnen ikusmena zaintzeko.

Joyeria Presa antigua

 

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail