Inguralderen webgune berria erabilgarriagoa da eta eduki berriak ditu

Gune berrian, hiritarrek gehien kontsultatzen dituzten edukiak daude, esaterako, berriak eta ekintzen agenda.

Inguraldek bere webgune berria (www.inguralde.com) aurkeztu du. Edozein gailu mugikorren bidez sartu ahal da. Diseinatu berri den webguneak hiritarrek gehien kontsultatzen dituzten edukiak ditu. Guneak 17.500 erabiltzaile ditu.

Inguralderen presidenteak, Danel Solak, azaldu du, azken hilabetetan, gailu mugikor eta tableten bidez egindako bisitek gora egin dutela. Beraz, «gure webgunea egokitu behar genuen edozein gailu mugikorretatik sarbidea izateko. Izan ere, Enplegu Zentrora etortzen den publiko gazteak gailu horiek erabiltzen ditu». Aurten webguneak 81.000 bisita baino gehiago izan ditu. Horietatik %29,29 gailu mugikorrak erabiliz sartu da, adibidez, Android, iOS, Windows Phone, BlackBerry edo Nokia. Gainontzekoak ordenagailuaren bidez sartzen dira.

Diseinatzerako orduan, hiritarrek kontsultatzen dituzten edukiak kontuan hartu dira. Hori dela eta, orain, berriek eta agendak espazio gehiago dute. Izan ere, estatistiken arabera, gehien bisitatzen diren sekzioak dira, ia-ia bisiten %20 osatzen dute. «Erabiltzaileei interesatzen zaizkien edukiak eskura egotea nahi dugu. Horregatik, berri gehiago daude. Indarrean dauden programetarako sarbideak ere erraztu dira», adierazi du Danel Solak.

Bestalde, betiko atalak aurki ditzakegu; esaterako, ezagutu eta Inguralderen sail eta zerbitzuen deskribapenak.

Gehien bistatzen diren edukiak

Inizio orrialdeak –berriak, agenda eta eduki bereziak dituen atalak– 12.725 bisita jaso ditu aurten. Bigarren postuan, oro har enpleguarekin zerikusia duten kontsultak daude, %8,02 (6.510). Lan-eskaintzek bisiten %5,78 (4.692) biltzen dute. Enpleguarekin zerikusia duten prestakuntza ikastaroak kontsulten %3,31 (2.688) osatzen dute.

Gehien bistatzen diren orrialdeen rankinga: enpresen sorkuntza 2.220 sarrera (%2,73), enpresak eta merkataritza 1.744 (%2,15), Enplegu Zentroa 1.602 (%1,97), Kontsumo Bulegoa 1.598 (%1,97). Azken postua ‘Nor gara’ atala dago 1.436 bisitekin (%1,77).

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail