Barakaldoko Edoskitze-guneen sarean sartzeko deialdia ireki da komertzioentzat

Helburua da Arteagabeitia, Zuazo, Retuerto eta Gurutzetako auzoetan guneak sortzea. Gaur egun, sei edoskitze-gune daude erdigunean, Santa Teresa, Urban eta San Bixente auzoetan.

Inguraldek hiriko Edoskitze-guneen sarean sartzeko deialdia irekita mantenduko du urriaren 29ra arte. Deialdiak helburu nagusi bat du; Arteagabeitia, Zuazo, Retuerto eta Gurutzetako auzoetako establezimendu batzuk sarean sartzea. Izan ere, auzo horietan, ez da zerbitzu hori eskaintzen. Gaur egun, sei edoskitze-gune daude erdigunean, Santa Teresa, Urban eta San Bixente auzoetan. Guneak komertzio hauetan daude; Úrsula, Baby Shop, Farmalud, Sanna, Farmacia González de Arrieta eta Nenes.

Inguraldek sarearekin bat egiten duten komertzioei beharrezkoa den ekipamendua utziko die, eta proiektua identifikatzen dituzten irudiak. Enpresa zerbitzuaren funtzionamenduaz arduratuko da eta materialak egoera onean daudela ziurtatu beharko du. Betebeharrak eta zerbitzuaren baldintzak Inguralderen webgunean kontsultatu ahal dira (www.inguralde.com).

Merkataritza txikia bultzatu

Inguraldek sustatutako Edoskitze-guneak proiektuaren helburua da; hiriko aktibitate komertziala sustatzea. Seme-alaba txikiak dituzten familien erosketak erraztu nahi ditu, eta bizitzaren hainbat arlo bateratzeko aurrera pausuak eman nahi ditu.

Inguralderen presidenteak, Danel Solak, espazio horiek erabiltzera animatu ditu biztanleak «gure dendek zerbitzu osagarriak eta modernoak eskaintzeko ahalegina egiten dute. Horri esker, Barakaldo plaza komertzial interesgarria da» Edoskitze-guneak Barakaldoren irudi komertziala indartzen ari dira. Denda hurbilak dira eta hiritarrentzat erabilgarriak diren zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Espazio intimo eta erosoa

Guneetan, heldua eta ume txikia eroso sentitzeko behar diren elementu guztiak daude: besaulki bat, aldatzeko altzaria, pardelak botatzeko zakarrontzia, eta biberoiek berotzeko tresna. Familiek biberoiak eta potitoak berotzeko aparailua erabil ditzakete. Gainera, gune batzuek balantza eta kuxin bat dute. Izan ere, denda batzuek Inguraldek uzten dien materialaz gain beste gauza batzuk eskaintzen dituzte.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail