Dendari eta ostalarientzako euskara ikastaroak udal Euskaltegian

Udal Euskaltegiak Barakaldoko merkataritza sektoreari haien bezeroak euskaraz artatzen lagundu nahi dio 2015-2016 ikasturtean

Gero eta jende gehiago euskaraz eskatzen du komertzio edo ostalaritza lokaletan. Barakaldoko Udal Euskaltegiak euskara ikasteko aukera emango die sektorean lan egiten duten pertsonei. Izan ere, euskaraz komunikatzeko gaitasuna kalitate puntu bat emango dio eskaintzen duten zerbitzuari.

Horretarako, haientzat bereziki egindako ikastaroa sortu da. Hizkuntzaren oinarrizko ezagutza eskainiko zaie. Horri esker, bezeroekin euskaraz elkarrizketa sinpleak izateko gai izango dira. Helburua da dendari eta ostalarientzat oso gogorra ez izatea. Ikastaro jatorrak izango dira. Ikasi ahal izango dute goi-mailak exijitzen duen presiorik gabe.

Interesa duten pertsonentzako ordutegiak finkatzen saiatu dira. Denda eta ostalaritza establezimenduen ordutegiak kontuan hartu dira. Klaseak astean bitan izango dira 14:00-15:00 edo 18:00-19:00. Ikastaroaren prezioa 75 eurokoa izango da.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail