Barakaldok Enpresen Eskualdaketa Zerbitzua sustatuko du Berriz Enpresari bere atxikimenduarekin

Bi ekimen horiei esker, hiriko enpresetan belaunaldien arteko errelebua sustatuko da eta enpleguak mantenduko dira. Izan ere, Barakaldoko komertzioen %36 transmisio garaian sartuko da hurrengo urteetan

Barakaldoko Udaleko garapen-agentziak, Inguraldek, bultzada bat emango dio Enpresen Eskualdaketa Zerbitzuari. Bere helburua da belaunaldien arteko errelebua sustatzea merkataritza, ostalaritza eta hiri enpresetan. Hori lortzeko Eskualdaketaren Hiri-Behatokia sortuko du eta Berriz Enpresa programarekin bat egingo du. Programa hori Eusko Jaurlaritzak eta Merkataritza Ganberak jarri zuten martxan, denda, taberna eta establezimendu turistikoen eskualdaketak laguntzeko eta gainbegiratzeko.

Ekimen berriek hiriko merkataritzaren bizitza bermatu nahi dute eta lanpostuak mantendu nahi dituzte.

Iaztik, Barakaldoko Udalak Enpresen Eskualdaketa Zerbitzua du. Xede nagusia belaunaldien arteko errelebua bultzatzea da. Orain arte lan-taldeak 40 bisita eta elkarrizketa egin ditu, errelebu enpresetan, haien esperientzia ezagutzeko. 38 negozioei laguntza eman die eskualdaketa prozesuan zehar. Gainera, 13 eskualdaketa bultzatu ditu. Bost kasutan negozioa familiaren barnean geratu da, eta beste zortzi kasutan ekintzaile berrien esku geratu da. Horien artean hauek daude: haien zaletasuna lanbide bihurtu nahi dutenak, komertzio horretako langileak, sektoreko profesionalak, sektoreari buruz ezer ez dakiten langabetuak.

Zerbitzua sendotu

Barakaldoko azken Merkataritza Zaharberritze Plana 2014an egin zen, eta, bertan, Barakaldoko komertzioen %36 -guztira 461-, hurrengo urteetan, transmisio garaian sartuko direla jasotzen zen, eta ez zutela ezer aurreikusi prozesu horri aurre egiteko. Denda hauen etorkizuna ziurgabetasuna eragiten du udal gobernuarengan. Hori dela eta, Enpresen Eskualdaketa Zerbitzua indartzeko neurriak hartu ditu.

Barakaldoko alkateak, Amaia del Campok, Barakaldoko Udalak Berriz Enpresa programarekin bat egingo duela adierazi du. Helburua arazo hau konpontzen saiatzea da. «Horrek balio gehigarria emango dio Barakaldon egiten ari garen lanari. Merkataritza Ganbera eta Eusko Jaurlaritzarekin batera lan egiteko aukera emango digu. Horrela, errekurtso gehiago eman ahalko diegu hiriko mikroenpresei, eskualdaketa burutzeko, eta negozioen esku geratuko diren hautagaiak bilatzeko».

Berriz Enpresa programak enpresen hazkundea sustatzen du eta eskualdaketa prozesuan zehar saltzaile eta erosleei laguntzen die, errelebua planifikatua eta ordenatua izateko. Programak laguntza zerbitzu malgua eta pertsonala eskaintzen du. Prozesu horietan sortzen diren kontu guztien inguruko laguntza ematen du; «negozioaren balorazioa, erosleen bilaketa, bideragarritasun analisia, edo eskualdaketaren bukaerako aholkularitza juridikoa», azaldu du Luis Silesek, Bilboko Merkataritza Ganberan Berriz Enpresaren arduraduna.

Eskualdaketaren Hiri-Behatokia

Gainera, Eskualdaketaren Hiri-Behatokia sortuko dutela adierazi dute. Helburua da sektore eta hiria hobeto ezagutzea: negozioen jabeen adina, aktibatzen diren errelebu prozesuak, zer sektoretan egiten diren, zeinetan negozioa hartzen duen senideren batek eta zeinetan ez, hutsik dauden lokalen zenbatekoa, lokal horiek non dauden… Behatokia abian jartzeko bi pertsona kontratatuko dira Udal Enplegu Planaren bidez.

Bestalde, sektorea profesionalizatzeko, Barakaldoko irudi komertziala bultzatzeko eta erosteko ohitura sustatzeko herrian ekintzak egingo dira.

Zerbitzu integrala

Inguralderen Enpresen Eskualdaketa Zerbitzuak bere negozioa transferitu nahi duen edozein komertzio, enpresa edo ostalaritza lokali laguntza emateko erremintak ditu. Doakoa da eta eskualdaketa prozesu osoan zehar laguntza ematen du, esaterako, enpresari eta ekintzaileen arteko bitartekaritza, diru-laguntza eta izapideei buruzko informazioa. Helburua ez da heltzen diren kasuak artatzea, baizik eta negozioen jabeak kontzientziatzea. Haien enpresa eskualdatze balioa izan behar du, eta aldez aurretik lan egin behar da eskualdaketa arrakastatsua izateko”.

Negozioa uzten duen enpresak zenbait kontu egin behar ditu: negozio dossierra eta komertzioaren funtsezko dokumentua; prozesuan zehar izan duen laguntza; ondorengotza protokoloaren idazkia, senide baten errelebua hartzekotan; ‘know- how’ transmisioa edo negozioaren informazio estrategiako.

Enpresa bati jarraibidea eman nahi dion ekintzaileak, prozesu honetako faseetan, aukerak identifikatzeko laguntza jasotzen du: bideragarritasun diagnostikoa, eskualdaketa plana eratzea, negoziazioa eta prozesua ixtea.

Bestetik, Inguraldek espazio web bat sortu du. Bertan, negozio jabeek zerbitzu honen bidez sortzen diren materialak eta informazioa kontsulta ditzakete, eta Barakaldoko eskualdaketa negozioen poltsa, haien negozioen kargu egingo diren ekintzaile berriak bilatzeko.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail