‘Botikariaren lana, etorkizunean, asistentzia-lana izan beharko du’

Irune Andracak, Barakaldoko Andraca botikako jabeetako batek, botiken eta botikarien etorkizuna nolakoa izango den azaldu digu elkarrizketa honetan. Interneten egoteak arrakasta ekarri die, eta horren gakoak ere azalduko dizkigu. Izan ere, haien botika sare sozialetan eragin handia duten Espainiako farmazien rankinean dago

Irune Andraca eta bere ahizpa Leirek Andraca botikaren taldea osatzen dute. Haien botika sare sozialetan eragin handiagoa duten Espainiako 10 farmazien artean dago. Bi profesional horiek Farmazian lizentziatua daude, eta 25 urte daramatzate bere izebak, Ana Iturbe, 1972an, martxan jarri zuen negozioan. Botika La Paz kalean, 1 zenbakian, (Gurutzeta) dago eta asistentzia-izaera du. Bezeroaren ongizatea inportanteena da eta botikariek osasun aholkulariak izan daitezkeela froga dezakete.

— Farmazien etorkizuna “zerbitzu-zorroa” eskaintzea izango da?  

Farmaziarentzako etorkizun bakarra da. Lanbidearen etorkizuna asistentzia-lana egitea izango da. Lehen, botikei esker, negozioa aurrera atera genezakeen, baina, azken urte hauetan, botiken prezioak behera egin du. Aurrera ateratzeko zerbait egin behar genuela pentsatu genuen. Gure lanbideak berezitasun hau du: aholku farmazeutiko ona botika bat ez hartzea izan daiteke. Jarrera horrek ez du irabazirik jasotzen, diru-saria botikaren salmentaren barnean dago. Botiken prezioa jaisten ari denez, gure irabaziak gero eta txikiagoak dira.

Hori dela eta, bezeroei arreta emateko gunea zaharberritu genuen, eta parafarmaziaren eskaintza handitu genuen. Biltegiaren tamaina murriztu genuen eta bezeroak artatzeko hiru salmahai jarri genituen. Aldaketa horiei esker, botiken salmentara dedikatzen zen botika bat izatetik osasun eta ongizatearekin erlazionatutako produktuak ere saltzen dituen farmazia izatera pasatu gara.

Bigarren fasean, robot banatzaile bat instalatu genuen botikan, biltegiaren tamaina txikitzeko. Gainera, kategorien araberako kudeaketa sistema jarri genuen, eta berri bat sortu genuen: Gaixoen zerbitzuak

—Zeintzuk dira zuen Gaixoaren Zerbitzu-zorroaren oinarri nagusiak?

Beste botiken zerbitzuetatik bereiztu nahi dugu, 3 zerbitzu eskainiz:

  • Lehenik, botiken emaitza eta efikaziarik onena lortu nahi dugu. Horretarako, formula magistralak sortzen ditugu, botiken erabilera gainbegiratzen dugu, dosientzako banakako zerbitzua eskaintzen dugu eta jarraipen farmakoterapeutikoak egiten ditugu.
  • Bigarrenik, gaixotasunak kontrolatzea eta bideratzea: tentsioa kontrolatzea, proba analitikoak, hau da glukosa, kolesterola, triglizeridoak, azido urikoa transaminasak; glutenaren intolerantziaren testa; faringitis estreptokokoaren diagnostikoaren testa; odol-taldearen zehaztapena; gorputz-masaren indizea, gorputzeko koipeen portzentajea; arrisku kardiobaskularraren kalkulua; dietista zerbitzua eta KOT dieta; tabakoa uzteko zerbitzu osoa; eta Osasun Gela prestakuntza eta zabalkunderako.
  • Hirugarrenik, ongizatearekin erlazionatutako zerbitzuak ditugu: aurpegiko analisia eta PSI antiaging AD dermoanalizatzailea duten parametro dermokosmetikoen segimendua, ile analisiak, umeentzako saskiak, belarriak zulatzea.

—Osasunaren zabalkundea eta promozioa sustatzen duen zentroa zarete.

Bai, zorionez, profesional batzuk bezeroen ongizatean zentratu gara, ez bakarrik enpresaren arlo ekonomikoan. Gure bezeroek aholkua produktua baino gehiago estimatzen dute. Botikariak produktu bat ez hartzea eta neurri higieniko dietetikengatik ordezkatzea aholkatzen badio, gaixoak eskertzen du. Askorentzat familia botikariak gara.

Lehen esan dudanez, etorkizuneko farmazia asistentzia-farmazia izango da. Oraindik hobeto definitu beharra dago, baina asistentzia hori ordaindu beharko da. Gobernuak eredua aldatu arte, gaixoek ordaindu beharko dituzte asistentzia-zerbitzu horiek.

—Zer ekimenak antolatzen dituzue zuen bezeroentzat?

Urtean zehar hitzaldiak eta prestakuntza saioak antolatzen ditugu. Batzuk laborategiek sustatzen dituzte, haien produktuekin erlazionatutako gaiak lantzeko (Stada laborategiak, azal atopikoentzako Multilind produktuaren ekoizleak, antolatutako ume jaio berrientzako masaje tailerra; Lindor enpresak, helduentzako pixoihal ekoizleak, pertsona dependenteen zaintzaileentzako prestakuntza). Ekimen horiek ez ditugu lotzen produktuaren promozioarekin. Botikako lan-taldeak motibazio-tailerrak antolatu ditu eta talde-terapiak ere bai: tabakoa uzteko terapia, diabetesa kontrolatzeko hitzaldiak, arrisku kardiobaskularrei buruzko hitzaldiak, adinekoentzako nutrizioaren inguruko prestakuntza…

Farmazia 2.0

Andraca botikak sare sozialetan presentzia izatearen alde apustu egin du. Zergatik erabaki zenuten farmazia 2.0 ereduaren alde egitea?

Farmaziaren nortasunaren garapen logikoa da. Ahoz emandako aholku txikietatik gaixotasun bakoitzerako aholku luzeagoak zituzten fitxak osatzera pasatu ginen. Fitxa horiek gaixotasun konkretu bati buruz galdetzen zuenari ematen genizkion. Fitxa horiek blog batera eramatea pentsatu genuen. Irakurtzeko aholkua eman genien gure bezeroei. Izan ere, geroago, beste zalantzaren bat izan zezaketen. Horrela jaio zen ‘Mucho más que salud’ bloga, komunikaziorako errekurtso bizia. Salmahaian egiten zituzten galderak erantzuteko baliagarria izan da. Gainera, osasunarekin erlazionatutako berriak sortarazten dituzten zalantzak argitzeko erabiltzen dute bezeroek.

Gaur egungo gaixoa Interneten dago. Webguneetan agertzen den informazio asko ez da fidagarria. ‘Google doktorea’ min handia egiten ari da. Gure blogari esker, aholku bila ari den jendeak kalitatezko informazio fidagarria eskura dezake.

—Blogaz gain, zer erraminta birtualak erabiltzen dituzue bezeroekin harremana izateko?

Webgune bat dugu, Farmathia taldeak kudeatzen duena, baina ez da errekurtsorik garrantzitsuena. Bloga webgune gisa erabiltzen dugu, gure altxorra da. Facebooken orri bat dugu (www.facebook/faramaciacruces), osasun aholkuak zabaltzeko eta berriak komentatzeko. Twitterren kontu bat dugu, (@farmaciaandraca) osasun arloko profesionalekin harremana izateko. Izan ere, ikasteko erraminta da guretzat.

— Ondo egiten ari zarete. Izan ere, Andraca botika, Espainian, sare sozialetan, eragin handiagoa duten 10 botiken artean dago.

Ez dut sinisten rankingetan. Eragina dugu, osasunari buruzko informazio garrantzitsua eta fidagarria eskaintzen dugulako. Lankide askok gure tuit eta postak zabaltzen dituzte. Hala ere, ez dugu hori bilatu. Gure negozioa ez da hori. Online salmenta duen botika izango bagina, erakargarria izango litzateke rankingean egotea. Baina gure helburua gaixoak dira, Barakaldoko hiritarrak, gure aholkuez baliatu ahal direnak. “El poster de Pandora” posta irakurtzeagatik, pertsona bakar batek harreman sexual arriskutsuak ez izatea lortu badugu, pozik nago.

—Zer errekurtso bideratzen dituzue kudeaketa eta mantenurako?

Ni 2.0 erraminten kudeaketaren arduraduna naiz. Hasieran denbora luze behar nuen, orain, ordea, lan hau errazteko erraminta asko daude.

Blogean, astean post bat idazten saiatzen naiz. Gaia bururatzen zaidanean, informazioa biltzen dut eta idazten dut. 5-6 ordu behar izaten ditut idazteko eta sarrera bakoitza diseinatzeko. Jende guztiarentzako egiten saiatzen naiz, irudi aproposak bilatzen ditut eta informazio iturriak aipatzen ditut.

Facebook eta Twitterreko edukiei dagozkienez, irakurtzen dudana partekatzen dut, lotura interesgarriak, salmahaian ematen ditudan aholkuak… Facebooken, astean 5 aldiz argitaratzen saiatzen naiz, eta Twitterren egunero.

Hori guztia lan ordutegitik kanpo egiten dut, batez ere, gauez. Sare sozialen kudeaketa egiteko, egunero, 2-3 ordu behar izaten ditut, prestakuntza orduak kontsideratzen ditut.

—Nola baloratzen duzu online esperimentu hau?

Oso positiboa izaten ari da. Gure bezero askok Facebooken idazten digute. Gero eta zailagoa da jarraitzaileengana heltzea publizitatean inbertitu barik. Dena den, oso pozik gaude lortzen ari garen arrakastarekin, batez ere, engagement mailarekin, gure bezero-gaixoen bidez lortzen duguna. Orain, gure sare sozialak hobeto iragarri behar ditugu botikan, eta horren alde lan egingo dugu.

—Azkenik, estrategia au eragina du negozioan?

Hasteko gure bezero-gaixoekin dugun harremana aldatu da, orain sare sozialetan jarraitzen gaituzte. Lotura emozionala sortzen da eta salmahaiko harremana aldatzen da. Norbaitek Facebooken emandako aholkua eskertzea plazer bat da, edo zure blogeko posta partekatu duela esatea, bere familian pomelo zuku asko hartzen dutelako eta ez zekitelako botikekin eragina izan ahal zuela.

Bestalde, Twitterren asko ikasten duzu zientzia eta kudeaketari buruz. Barne prozesu asko daude eta asko hobetu dugu, sare sozialetan besteek egiten dutena irakurriz. Gainera, taldearen inplikazioa oso ona izan da. Bereko garapena izan da, ez dugu ezer exigitu behar izan. Taldeak berak hobetzeko ideiak eta proposamenak ematen ditu. Bezeroei tailerrak eta hitzaldiak eskaintzeko ideia Espainiako beste botika batzuek egiten zutela jakin ondoren sortu zen. Taldekideen garapen profesionalerako bultzada bat izan da. Botikari bakoitza bezeroentzako zerbitzu batean aditua da. Hori dela eta, bere tailerrak eta hitzaldiak emateko prestatu behar da. Horrek motibazioa pizten du, proiektu bakoitza berea izango balitz sentitzen dutelako.

Farmacia Andraca     Farmacia Andrca 2

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail