Cocinados Casado enpresak artisau patata tortilla bat sortu du kontsumitzaile pribatuentzat

Barakaldoko egoitzan, egunero, tortillak egiten dituzte kalitate handiko produktuekin

Cocinados Casado enpresak ekimen gastronomiko berri bat jarri du abian, bezero partikularrei zerbitzua emateko: etxeko patata tortillak. Cocinados Casado 1999an hasi zen tortillak egiten ostalaritza sektorerako.

Bere produktu berriaren eskaeren bidez prestatzen da, eta «kalitate handiko produktuekin egiten da zartaginean eta era tradizionalean», azaldu du José Ignacio Casadok, enpresako gerenteak.

Egiteko prozesua ez du zerikusirik aldez aurretik prestatutako tortillen prestaketarekin, supermerkatuan salgai daudenekin. Casadok tortillak egin berri zerbitzatzen ditu, eta inportanteena da tortilla etxeko tortillaren zaporea duela. Produktuak tratamendu termiko berezia du; hutsean ontziratzen da, zuzenean kontsumitzeko. Kontserbagarririk ez duenez, 22 eguneko iraungitze data du. Horregatik, eguneroko ekoizpena astero jasotzen dituzten mandatuen araberakoa da. Gainera, eskaerek gora egin dute.

Cocinados casado A

 

Bestalde, banaketa zerbitzua dute. Enpresak azken kontsumitzailerako establezimenduetan ere banatzen hasi nahi du: gourmet dendetan, urdaitegietan eta elikadura establezimendu txikietan.

Kolektibitateak

Cocinados Casadok soilik patata tortillak egiten ditu Kareaga Industrialdean. Ekoizpen gehiena sukalde zentral handientzat da, besteak beste, ostalaritza, denda, jatetxe eta catering enpresentzat.

Bere produktuak, bereziki, Bilbao Handian banatzen ditu. Hala ere, beste erkidegoetara ere heltzen dira; Madril, Zaragoza eta Gipuzkoa.

Tortibarra

Cocinados Casado enpresak ‘tortibarra’ asmatu du. Patentatuta dagoen produktu horrek, Inguraldek antolatzen duen Barakaldo Enpresa Berritzaile Sariaren 4.edizioan, sari berezi bat lortu zuen iaz. Barra laukizuzen baten forma duen tortilla da, eta makina batekin mozteko diseinatuta dago. Sandwich ekoizleentzat (vending) pentsatu zuten.

 

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail