Barakaldoko Geroa akademiak oposaketak on line prestatzeko sistema berria sortu du

Gurutzetan dagoen ikasketa zentroak, software bati esker, ikasgela birtualaren proiektua jarri du martxan Ertzaintzaren oposaketak prestatzeko

Barakaldoko Geroa akademiak Ikasgela Birtualaren zerbitzu berritzailea jarri du abian, sarearen bidez, oposaketak prestatzeko. Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoa prestatzeko softwarea diseinatu dute. Plataforma honek azterketaren banakako prestaketa errazten du, izan ere, alderdi teorikoak eta praktikoak lantzen dira.

«On line prestakuntzaren alde lan egiten ari gara. Izan ere, pertsona askok ezin dira egunero akademia batera joan azterketak prestatzera. Gure ikasgela birtualaren bidez, etxetik oposaketarako probak landu ditzaket»” azaldu du Geroa akademiak. Ikasgela Birtualaren funtzionamendua oso erraza da. Matrikula egiten duen pertsona bakoitzak plataformara sartzeko hitz gako batzuk jasotzen ditu. Barruan daudenean, puntu teoriko guztiak landu ditzakete. Han zenbait material aurkituko du: azalpenak dituzten testak, proba psikoteknikoak eta aurreko deialdietako azterketa ereduak.

Geroa oposaketak on line prestatzeko softwarea sortu duen Euskadiko lehenengo akademia da

Gainera, ikasleek, prozesu osoan, irakasle baten laguntza izango dute on line, emaitzarik onenak lortzeko. “Oso pozik gaude ikasgela birtualaren funtzionamenduarekin; izan ere, izena eman duten ikasleek gure metodologia gustuko dute”.

vision curso

Momentuz, programa Ertzaintzaren oposaketarako garatu dute, baina zerbitzua beste oposaketetarako zabaltzea pentsatzen ari dira, adibidez, Osakidetzaren oposaketetarako.

Talde gazte eta ondo prestatua

Oposaketak on line prestatzeko sistema hau ez da Geroa akademiaren bereizgarri bakarra. Bere geletan, – Gurutzeta auzoko Siebe kalean daudenak– hainbat zerbitzu eskaintzen dute: etxerako lanak egiteko eskola-laguntza eta-berrindartzea, goi-mailako ikasketetarako laguntza, ingelesa umeentzat, helduentzako hizkuntzak eta azterketak prestatzeko laguntza. Prestakuntza handia duten irakasle gazteez osatutako lan taldea da. «Oso arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu. Gure ikasleen izen-abizenak dakizkigu, haien gabeziak ezagutzen ditugu eta nola landu behar ditugun», baieztatu dute arduradunek.

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail