“Nire helburua marka internazional handiek Euskadin inbertitzea da”

Barakaldoko Aída Aguirre online marketingean aritzen da, bere  “bideoblog’ berriaren bidez, www.aidaaguirre.com

Enpresaria, modeloa eta orain influencer edo marken enbaxadorea da.  Aída Aguirre, www.aidaaguirre.com proiektu enpresarial berriaren bidez, hainbat kontuei buruz aritzen da:  moda, edertasun, bidaia, ume, ekitaldi eta ongizateari buruz. Bideobloga esperientzien elkar trukaketan oinarritzen da, eta Aidak  euskarri publizitario hori eskaintzen die bezero eta markei. Aída Aguirre sare sozial guztietan dago, batez ere Facebooken, izan ere, 5.000 jarraitzaile baino gehiago ditu.

-Lifestyle Guru gisa definitzen duzu zure burua. Zertan datza hori?

Bizitza estiloan aditua den pertsona da. Zenbait gaitan aditua da: jatetxe, hotel, moda-denda eta edertasunean aditua. Sail horietan adituak izateaz gain, badakigu nortzuk diren onenak, eta gure bezeroei horien zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, beharren arabera. Nire bezeroentzako lan egiten dut. Bizi nahi duten esperientziaren araberako jantzia egiten diet. ‘Lifestyle gurú’ gisa oso ona naiz shopping, traveling edo esperientzia turistikoetan eta aisialdi esperientzietan.

– Komunitate digitalak eremu guztietan sartzen ari da. Kanal birtual horren bidez, zure marketing enpresa komunikatzeko era berrietara egokitu nahi duzu?

Bai. Mundu digitala oso azkar doa. Iaz amatasun bajatik bueltatu nintzenean, ekitaldi eta marketingaren inguruko enpresa, Infiniti Style, teknologikoki aurrera egin behar zuela erabaki nuen. Horretarako, wwww.aidaaguirre.com bideobloga sortu dut. Nire irudia eta nire familiarena erabili nahi ditut marken enbaxadoreak izateko. Blogean, gure hirietan gertatzen diren benetako esperientziak kontatzen ditut. Gai asko agertzen dira: komertzioa, ostalaritza,  bidaiak, aisialdia, turismoa, moda… Online emititzen duen telebista kate baten antzekoa da. Horren bidez, bezeroek haien produktuak eta zerbitzuak ezagutzera ematen dituzte zuzenean eta era sortzaile batean.

-Influencer edo marken enbaxadoreak  New York,  Madril edo Bartzelonan daude. Eta  Euskadin?

Egia da. Aipatutako hiri handi horietan influencer’ak ezagunagoak dira, eta markek haien zerbitzuak eskatzen dituzte. Hona, dena apur bat beranduago heltzen da. Niri tokatu zait ostalari, dendari eta erakundeei erakustea nola promozionatu behar dituzten haien enpresak, marken enbaxadore baten bidez. Nire helburua da marka internazionalek Euskadin inbertitzea, eta, Infinity Style publizitate agentziaren bidez edo aidaaguirre.com-en bidez, merkatuan sartzea.

-Blog, bideoblog, influencer-ak gero eta eragin handiagoa dute marken sozial media estrategietan

Gaur egun, iritziak oso garrantzitsuak dira. Kontsumitzeko unean, lagun bat edo aditu baten iritzian konfiantza gehiago dugu. Sare sozialetan iritzi positiboak izateak erosketetan eragina izan dezake. Horregatik, markei sare sozialetan presentzia eta sinesgarritasuna duten pertsonak interesatzen zaizkie. Etorkizuneko publizitatearen erraminta da.

-Zein da aidaaguirre.com-en bereizgarria?

Sinesgarritasuna, nire marka irudia eta nire jakituria marketing eta publizitearen inguruan. Gainera,  bideobloguer formula aukeratu dugu, Espainian oso urria dena. Blog bideoblog bihurtu ondoren, gure bisitek %40 gora egin dute. Beste ezberdintasun bat da marka eta bezeroek nire bizitzaren bidez iragartzen direla. Nire senarra, nire alabak eta ni neu produktu eta zerbitzu horien erabiltzaileak gara.

– Bi hilabete barru urtea bukatuko da. Zer proiektuak ditu Aída Aguirrek datorren urterako?  

Lehenengo eta behin, gure enpresako sail bakoitzeko hornitzailerik onenak bilatzen jarraitzea. Bestalde, ‘influencer’ proiektua Estatu eta nazioarte mailan kokatu nahi dut. Horretarako, bideo eta informazioak ingelesez ere eskainiko ditugu.

 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail