Ana Morgadok, ACE Barakaldoko presidenteak: “Merkatarien elkarteak Barakaldori onurak ekartzen dizkio , izan ere, hiria bizirik egoteko lan egiten dugu”

Txomin Telletxea  ordezkatuko du Barakaldoko Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartean

Lanbidez ileapaintzaile eta estetizista, Ana Morgado Txomin Telletxea ordezkatuko du ACE Barakaldon, Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartean.  Presidente berriak elkartearen lorpenak errepasatu ditu, eta helburuei buruz aritu da; merkataritza txikia indartzea eta hiriaren funtzionamendu egokiari laguntzea.

– ACE Barakaldo duela 4 urte jaio zen, Inguraldek sustatutako Merkataritza Plan Integralari esker. Nolakoa izan da bere bilakaera?

Oso ona. Auzokideak gehiago konprometitu egin dira hiriko denda txikiekin. Izan ere, elkartea sortu zenetik, hori lortzeko lan handia egin dugu. Sektorea profesionalizatzeko ahaleginak egin ditugu zerbitzu hobea eta espezializatuagoa emateko. Marketing, merchandising, erakusleiho-apainketa, personal shopper eta hazkuntza pertsonalari buruzko ikastaroak antolatu ditugu. Gainera, hainbat ekintza jarri ditugu abian: Tarjeta Barakaldo, Erakusleiho-apainketa txapelketa, Mauken azoka, familientzako aktibitateak…

-Nolako harrera izan dute ekintza horiek?

ACE Barakaldo txartelari esker, herritarrengana hurbildu gara. Dendarientzako onuragarria izan da eta bezeroentzako ere bai, beherapenak eta opari txekeak eskuratu dituzte eta. Leialtasun txartela arrakasta handia lortzen ari da. Erakusleiho-apainketa txapelketa hazten ari da, gero eta dendari eta auzokide gehiago hartzen dute parte. Irabazleak auzokideen bozken bidez aukeratzen baitira. Txapelketa horren helburua da dendariei erakustea irudia oso garrantzitsua dela haien negozioentzat eta hiriko kaleentzat. Bestalde, Mauken azoka indartzen ari da eskualdeko egutegi komertzialean.

­- Zer helburu markatu diozu zure buruari ACE Barakaldo presidente gisa?

Lehenik, ondo funtzionatzen ari diren ekimenekin jarraitzea. Bigarrenik, Barakaldoko merkatari eta enpresak elkarrekin lan egiteko konbentzitzea.  Horrela, gehiago irabazten dugu eta hiria nabarmentzen dugu. Bazkide berriak lortu nahi ditugu, orain 240 ditugu. Kanpainen parte hartzea ere handitu nahi dugu. Merkatarien laguntzarik gabe, elkartearen ekimenek ez dute ezertarako balio. Proposamen berriak entzuteko prest egongo gara. Merkatarien Elkarteak onurak ekartzen dizkio Barakaldori, hiria dinamizatzeko lan egiten baitugu.

– Zeintzuk dira zure proiektuak?

Lehenengoa Saskibaloi Mundiala da. Udalarekin lan egiten ari gara merkatarientzako karpa animatzeko. Barakaldoko merkataritzaren irudirik onena erakutsi nahi diegu selekzioetako zaleei eta kirol ekitaldia ikustera etorriko diren inguruko herritarrei. Erronka handia da; horregatik, denok  elkarrekin lan egiten ari gara.

– Merkataritzaren sektoreak asko sufritu du krisia dela eta. Nola jasaten ari zarete?

Ilusio eta umore onarekin, ez dago beste aukerarik. Negozio batzuek ezin izan dute krisia jasan. Lonja asko itxita daude eta beste batzuk ahal duten moduan jasaten ari dira. Argi dago krisiak txirotu gaituela. Zerbitzua gero eta hobea da; hala ere, alderdi batzuetan inbertsioa txikitu behar izan dugu; hala nola, irudian, produktuen eskaintzan edota zerbitzu garestietan, bezeroek ezin dituztelako erosi. Merkatari txikiak lan gogorra egiten ari dira egoerari aurre egiteko.

– Komertzio txikiak krisiagatik aldatzen ari dira?

Espezializazioa handitzen ari da. Gure bezeroentzako produktu bereziak bilatzen ari gara. Bezeroen izena dakigu, eta hori ezin du egin frankizia edo merkataritza-gune batek.

– Leia gero eta handiagoa da. Zein da Barakaldoren posizionamendua bere inguruarekiko?

Barakaldo oso plaza garrantzitsua da. Publiko handia daukagu eta inguruko herrietara hurbiltzen gaituzten hedabideak ere baditugu. Gainera, komertzio ezberdin asko daude eta kalitatezko eskaintza ere bai. Gaur egun ez duzu Barakaldotik atera behar nahi duzuna erosteko. Abantaila horiek aprobetxatzen ikasi behar dugu gure merkataritza aldarrikatzeko.

 


 

Partekatu / Compartir
facebooktwittergoogle_pluslinkedinmailfacebooktwittergoogle_pluslinkedinmail